Emakumea naiz

Emakumea naiz, eta ez dut lotsarik sentitzen emakume izateagaitik. Harro sentitzen naiz munduko emakume guztietaz, bai orain hemen daudenaz, bai utzi gaituztenetaz. Emakumeok oraindik irabazteko borroka bat daukagu, berdintasuna lortzeko borroka. Urteak daramatzagu hau lortu nahian, ez guk, emakume gazteok, gure arbasoak baizik. Haiek hasi ziren gure eskubideak aldarrikatzen, haiek protestatzen zuten gizonezkoak alde batera uzten gintuztenean, haiek hasi zuten borroka hau, eta guk jarraituko dugu, berdintasuna lortu arte. Badakit oraindik asko falta zaigula lortzeko, baina ez gara etsiko, aurrera jarraituko dugu, gure indar guztiekin eta, etorkizun batean, espero dut ez izatea etorkizun oso urrun batean, emakumeok eta gizonak berdin biziko dira, berdin kobratuko dute, lan postu nagusietara biak iritsi ahal izango dira, ez digu iñork esango erraketak zartagin baten modura artu behar ditugunik, eskuliburuetan atereko gara, eta munduk hobeto funtzionatuko du.

Deja un comentario

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.

Subir ↑